Amurriok 2030 Agendari egiten dion ekarpena aztertzeko udalerrian indarrean dauden zenbait plan aztertu dira (Tokiko Agenda 21eko Plana, Berdintasun Plana eta Euskara Plana), Amurriok GJHei egindako ekarpenaren ikuspegi orokorra izanik.
Ekarpen-txostenean honakoak jaso dira:
- Planifikatutako ekintza bakoitzak Garapen Jasangarriaren zein Helbururekin (GJH) duen erlazioa.
- Burutu diren ekimen nagusiak.
- Lotura duten adierazleen eboluzioa.