Urriaren 15ean, Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistema, aurkeztu zen Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio sarean dauden gazte migratu nahiz autoktonoen inklusio soziolaborala da proiektu honen helburu nagusia. Guk, Isladak bezala, gure ekarpena egin nahi dugu gazteen enpleguratze prozesu honetan, horregatik gu ere HARRERA ENPRESA gara.