Debagoieneko Mankomunitateari 2022-2025 Debagoieneko Energia Plana definitzeko laguntza eman zaio, Euskadin eta Gipuzkoan definitu diren estrategietan eta legeetan jaso diren ekintzen eta betebeharren analisia eginez, eta eskualdeko egoera eta baliabideak kontutan izanik ekintza horiek eskualdean garatzeko bideragarritasuna eta egokitasuna aztertuz, horrela Debagoienerako definitutako energia plana eskualdeaz gaindiko beste estrategiekin lerrokatuta egotea ahalbidetu da.
Honakoak burutu dira:
- Udalaz gaindiko estrategia eta legeak aztertzea, batez ere, Gipuzkoa Energia 2050
- Debagoieneko Energia Plana definitu eta bertako ekintzak karakterizatzea
- Proiektu espezifikoak identifikatu eta hauek definitzea
- Eskualdeko Energia Mahairekin kontrastatze, bertatik ekarpenak jasotzea eta Ekintza Plana adostea