ERAKIDE proiektuak, Gipuzkoako enpresetan erantzunkidetasun sozialaren kontzeptua zabaldu eta praktikan jartzeko helburua du, erakundeen zein jendartearen erdigunean, pertsona dagoela azpimarratuz. Horrez gain, enpresek zein beste motatako erakundeek, inguruarekiko duten erantzukizuna azaleratu nahi du. Enpresetako erantzunkidetasun sozial hori neurtzeko tresna da Erakide.
Erakide proiektua beste 4 enpresekin lankidetzen burutzen dugun proiektua da (Aztiker, Elhuyar, Emun eta Aztiker), eta Isaladak-etik ingurumen ikuspuntua txertatzen dugu lankidetzen zein Erakide aplikatiboan.
Honakoak burutu dira:
- Erakide tresnan jasangarritasun ekologikoa eta ingurumen arloa berrikusi eta emergenteak diren gaiak txertatzea
- Beterri-Buruntzaldea eskualdean jasangarritasun eta erantzunkidetasun sozialaren ikuspegitik dauden erronka amankomunak identifikatzea eta komunean jartzea
- Gipuzkoako garapen agentziekin erantzunkidetasun sozialaren gaia lurralde ikuspegi batetik lantzeko gaia aztertzea
- Erantzunkidetasun Sozialari buruzko jardunbide egokien bilduma osatzea (Erakide tresna aplikatu duten enpresetan oinarrituz)
- ERAKIDE aplikatu duten enpresen arteko elkar-ezagutza, elkar-trukea eta irakaspen zuzena dinamizatzea
Horrez gain, lankidetza espazioa kontsolidatzen gabiltza eta urtez urte, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin tresna hobetuz eta tresna Gipuzkoako enpresen artean ezagutzera eman eta enpresetan erantzunkidetasun soziala lantzeko ekimenak burutuz.
Informazio gehiago: https://erakide.aplikazioak.gipuzkoa.eus/eu/hasiera