Amurrioko Udalaren Lurralde Arloko EMAS Erregelamenduaren araberako ingurumen-kudeaketa sistema eguneratu da. Hauek izan dira egindako zeregin nagusiak:
- Administrazio Publikoen Erreferentziazko Dokumentu Sektorialean (Batzordearen 2019/61 Erabakia (EB)) jasotako ingurumen-kudeaketako jardunbide onenak eta ingurumen-portaeraren sektore-adierazleak Zarauzko ingurumen sisteman sartzea.
- Ingurumen Adierazpena Batzordearen 2026/2018ko Erregelamenduaren (EB) IV. eranskineko eskakizunetara egokitzea.
- Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren berrikuspen orokorra, EMAS Erregelamenduaren arabera betetzen direla bermatzeko.
Zeregin horiez gain, Udaleko teknikariei eta politikariei zuzendutako Amurrioko Udalaren Lurralde Arloko ingurumen-kudeaketa sistemaren inguruko formakuntza eman da.
Irudian klikatuta Amurrioko Udalerko Lurralde saileko Ingurumen Adierazpena deskargatu dezakezu: