Udalsarea 2030ek bultzatzen duen Tokiko2030 Agenda Lantadearen lehen bilera burutu zen urriaren 21ean. Bertan Alexander Botok (Ihobeko Zuzendari Nagusia) eta Iker Atxak (Lehendakaritza, Trantsizio Soziala eta 2030 Agendako Idazkaritza Orokorra) Udalsarea 2030aren erronkak eta Agenda 2030 Basque Country programaren lehentasunak azaldu zizkieten udal eta eskualdeetako ordezkari politikoei.
Ondoren, Udalsarea 2030en idazkaritza teknikotik datozen hilabeteetan Lantalde honen baitan egingo den lanketaren berri eman zitzaien udal eta eskualdeetako teknikariei. Lantaldearen helburua da udalerri/eskualdeentzako topagune eta eztabaidagunea izatea Tokiko 2030 Agenda prozesuan eta Tokiko 2030 Agendak definitzeko eta ezartzeko sinergiak identifikatzea eta laguntza-baliabideak prestatzea. Horretarako, urrian hasi eta ekainera arte lan saio desberdinak egingo dira, non Garapen Jasangarriko Helburuak landuko diren lau ardatzetan: Pertsonak, Lurralde antolaketa eta Planeta, Oparotasuna eta Bakea eta aliantzak.