Tolosa herri jasangarriagoa bihurtzeko lanean jarraitzen du Udalak eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko plana garatzen ari da, alor horretako egungo erronkei tokikotasunez erantzuteko helburuarekin. Planaren lehen zirriborroa osatu du dagoeneko, eta udal teknikari eta politikariei aurkeztu ondoren herritarrei aurkeztu zaie irailaren 29an. Herritarrek hilabete bateko epea izango dute beraien ekarpenak egiteko.
informazio gehiago eta ekarpenak egiteko aukera: https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/ingurumena/energia-eta-klima-aldaketa/tolosa-klima-2050